Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Min hartutako jokalarien egoera

Jokalari guztiak prest egon daitezke igandeko partidarako, Jaime, Ekiza eta Radosevic izan ezik

Atzoko lan saioan min hartuta utzi zuen zelaia Gonzalo Escalantek, kolpe bat jaso ostean. Mediku zerbitzuek adierazi dutenez, ezker orkatila bihurritu zuen, hala ere, dena espero bezala badoa, igandean jokatzeko prest izango da. Atxabalpeko gaurko lan saioan taldekideekin entrenatu da, nahiz eta ez duen saio osoa gauzatu.

Josip Radosevic ere entrenatu da gaur, nahiz eta ez duen saioa amaitzerik izan. Gaur arratsaldean mediku frogak egingo zaizkio eta bihar ezagutuko dira hauen emaitzak.

Gainontzeko jokalariak normaltasunez entrenatu dira, Borja Ekiza eta Jaime Jiménez izan ezik.