Skip to main content
EU
Kluba

Mikel Larrañaga: “Lehen Mailan jarraitu behar dugu horrelako ekintzak sustatzen jarraitzeko; gure lehen aldia da #ABIAN azokan, baina jarraitzeko bokazioa daukagu”

Presidenteordeak #ABIAN Enplegu eta Heziketa Azokaren inaugurazio ekitaldian hartu du parte gaur goizean

Gaur goizean #ABIAN Enplegu eta Heziketa Azoka inauguratu da; Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, eskualdeko Udalak eta SD Eibarren laguntzarekin Debegesak antolatutako ekimena. Hainbat ordezkari politikok, hezkuntza zentroetako zuzendarik eta enpresarik hartu dute parte ekitaldian, baina azokak Lehen Mailako laguntzaile bat gehitu du bere hirugarren edizioan. Izan ere, SD Eibarrek, bere Fundazioaren bitartez, ekimenaren parte izatea nahi izan du.

Mikel Larrañaga SD Eibarren presidenteordea #ABIAN azoka inauguratzeko hizlarien mahaian egon da. “2009az geroztik dauka Fundazioa SD Eibarrek, baina iaztik hasi gara berau gizarteratzen. Amaia Gorostiza gure presidenteak dioen bezala, Eibarri herriak eman diguna bueltatzea da gure nahia. Futbola futbolaz haratago ulertzen dugu eta, horretarako, gizartearen beharrei arreta eman behar diegu, Azoka honekin gertatzen den bezala. Hurrengo urteetan ere Azoka honetan egoteko bokazioarekin etorri gara eta, horretako, Lehen Mailan jarraitu behar dugu horrelako ekimenak sustatzen jarraitzeko”.

Aurkezpenean Miguel de los Toyos Eibarko alkatea, Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu kontseilariordea, Antton Tomasena Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustatze Ekonomikoaren zuzendaria, Amaia Arteaga Eusko Jaurlaritzako Enplegu Planifikazio eta Berrikuntzako zuzendaria, Mikel Sarriegi ADEGI-ko Ezagutza eta Formakuntza Kudeaketako zuzendaria, eta Aitor Avila Elgoibarko Kalexka Elkarteko gizarte-hezitzaile eta koordinatzailea egon dira baita ere.

Aurreko parrafoan aipatutakoez gain, Iker Aldazabal Soraluzeko alkatea, Igor Agirre Mallabiko alkatea, Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkatea, Sonia Garcia Mendaroko alkatea, Ixaka Egurbide IMH-ko zuzendaria, Imanol Iturria IMH-ko LH-ko zuzendaria, Jose Luis Novoa Armeria Eskolako zuzendaria, Jose Maria Perez UNI Eibar-Ermuako zuzendaria eta Juan Angel Balbas Debegesako Zuzendari Orokorra egon dira Ipuruan Ekialdeko eta Iparraldeko Tribuna berriak hurbiletik ezagutzen.