Skip to main content
EU
Kluba

Mikel Gonzalez Harrobiko Arduradunak SD Eibar utziko du

Gonzalezek armaginen harrobiko proiektua gidatu du hiru denboralditan zehar

Mikel Gonzalezek SD Eibarren harrobia zuzendu eta koordinatzeari utziko dio bide pertsonal eta profesional berriari ekiteko. Gonzalez buru egon den hiru denboraldietan harrobi armaginak hazkunde eta garapen handia izan du.

SD Eibarrek eskerrak eman nahi dizkio Mikel Gonzalezi urte hauetan egindako lanagatik eta zorte onena opa dio Ipuruatik kanpo hasiko duen bidean.