Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibarrek kontratua berritu eta seigarren denboraldia jarraian beteko du Eibarko aulkian

Zaldibarkoak 250 partidutan zuzendu du taldea orain arte

Jose Luis Mendilibarrek gutxienez beste denboraldi batez Eibarko entrenatzailea izaten jarraituko du, talde armaginarekin zuen kontratua 2021ra arte luzatu eta gero. Zaldibarkoak bere seigarren denboraldia jarraian egingo du Eibarren, bere zazpigarrena 04/05 denboraldian ere taldea zuzendu baitzuen.

Mendilibarrekin batera bere lan-talde osoa izango da: Toni Ruiz, Iñaki Bea, Josu Anuzita eta Andoni Azkargorta. Azkargortak, Klubeko prestatzailea eta Mendilibarren lan-taldeko kideak, hiru denboraldirako berritu du kontratua.

Mendilibarrek guztira 250 partidutan zuzendu du taldea. 2015/16 denboraldian taldea Lehen Mailan hartu zuenetik, 207 aldiz eseri da Eibarko aulkian, 68 garaipen, 54 berdinketa eta 85 porrotekin.