Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibarrek denboraldi baterako berritu du SD Eibarrekin

Zaldibarreko teknikoa aurreko denboraldiko errendimendua errepikatzen saiatuko da

José Luis Mendilibarrek gaur sinatu du denboraldi baterako berritzea SD Eibarreko entrenatzaile gisa.

Ekitaldian, Mendilibarrez gain, beste hauek ere egon dira: Klubeko Presidentea, Amaia Gorostiza; kirol-arloko presidenteordea, José María Arrizabalaga; eta Kirol Zuzendaria, Fran Garagarza.

Mendilibarrek talde tekniko bera izango du: Iñaki Bea (bigarren entrenatzailea), Toni Ruiz (prestatzaile fisikoa), Iosu Anuzita (atezainen entrenatzailea) eta Andoni Azkargorta (analista).

Prentsaurrekoan, Mendilibarrek esan zuen «oso pozik» dagoela Eibarren denboraldi bat gehiago jarraitzeagatik, «dena ongi aterako delako erabateko nahia duela» eta «helburuak betetzeko asko lan egin behar delako» uste osoa duela.

«Presarik gabe baina arian, plantilla orain eta denboraldi-aurrean osatzea pentsatzen ari gara, abuztuan denak emateko eta ahal izanez gero, liga partidak irabaziz hasteko. Joan den denboraldiaren antzekoa izan badaiteke, ongi legoke».

«Beti da hobea bloke bat izatea eta osatzea, zerotik hastea baino, joan den denboraldian bezala. Espero dut geratzen direnak blokea izatea eta jende berriari laguntzea».

Telebista-eskubideak direla eta izango dituzten diru-sarrerak handiagoak izango direla eta, Mendilibarren arabera, «diru gehiago izateak ez du esan nahi plantilla hobea egingo duzunik». «Ekartzen dugunarekin sinetsita egon behar dugu, eta hortik aurrera ibiltzen hasi. Eibar gara, Lehen Mailako kluba, eta Lehen Mailan finkatu nahi dugu».

Bestalde, Fran Garagarzaren arabera, «urte gogorra eta estua dugu, baina José Luisen bermearekin helburua lortzeko itxaropena dugu». Fitxaketa posibleak direla eta, esan zuenez, «postuko izen batzuk ditugu kontuan, eta orain lehen aukerekin ari gara lanean. Edozein arrazoirengatik bat ez badatoz, B edo C aukeretara jo beharko dugu».

Amaia Gorostizak Kontseiluaren «ilusioa» adierazi zuen «José Luisek gurekin gutxienez denboraldi bat gehiago jarraituko duela» jakitean, «arrakastarako ilusioz, indarrez eta gogoz hasiko dugun denboraldia, kategoriarik gorenean jarraitzen eta finkatzen utziko digun arrakasta».

«Dakizuen moduan, José Luis hurbileko pertsona da, gure Klubaren filosofia oso ongi ulertzen jakin duena. Administrazio Kontseiluak, Kirol Zuzendaritzak eta José Luisek berak beti jakin izan dugu gure etorkizunak elkarrekin jarraituko zuela beste denboraldi batez. Horri buruz ez da inoiz zalantzarik izan».

 Presidenteak asteburu honetan Eibarreko taldeek lortutako bi kirol-arrakasta aipatu zituen, eta berariaz zoriondu zituen: emakumeen lehen taldea eta gizonen lehen talde gaztea (Eibar Urko), hurrenez hurren dagokien Euskal Kopako finaletarako sailkatzea.