Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibarrek bigarren taldeko bi jokalari deitu ditu deialdia osatzeko

Eibarrek sei baja ditu Deportivo Alavesen aurkako partidurako

Jose Luis Mendilibarrek bigarren taldeko bi jokalari deitu ditu bihar Gasteizen Deportivo Alavesen aurkako partidurako deialdia osatzeko, lehen taldeko 16 jokalari bakarrik dituelako eskuragai.

Ivan Ramis, Pedro Leon eta Gonzalo Escalante zigortuta, eta Fran Rico, Antonio Luna eta Bebe (ezker hankan infekzioa dauka eta horregatik geratu zen deialditik kanpo astelehenean) lesionatuta biharko baja dira.

Lehen taldeko eskuragai dituen 16 jokalariez gain, Mendilibarrek CD Vitoriako Imanol Sarriegi eta Josue Dorrio deitu ditu.

Hurrengoa da deialdia: Yoel, Riesgo, Capa, Arbilla, Juncà, Lejeune, Dos Santos, Gálvez, Dani García, Rivera, Sarriegi, Adrián, Rubén Peña, Inui, Josué, Nano, Kike García eta Enrich.

Biharko partidu aurreko prentsaurrekoan Mendilibarrek adierazi duenez, “nahiz eta taldea oso nekatuta egon, bihar partidua irabaztera irtengo garela konbentzituta nago”.

 “Talde duina aterako dugu eta lehiatzera goaz. Gaurko lan saioan ikusi dudanarekin gustura nago, eta partidua lehiatu eta irabazteko aukerak izango ditugula uste dut”.

Biharko arerioaren inguruan, “hona etorri zenean ondo itxi eta defentsan ondo aritu zen, baina denboraldia aurrera joan den heinean alaiagoa izan da bere jokoan jokalari asko aldatu gabe”, adierazi du.

 “Gora heltzen dira, asko konplikatzen zaituzte bi hegal onekin eta baloia edukitzen dakien barruko jendearekin. Momentu oso onean daude eta euren finalean pentsatzen. Eurentzat oso partidu onak dira finala prestatzeko orduan topera egon daitekeen jendearekin”.