Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibarrek 19 jokalari sartu ditu A Coruñara bidaiatzeko deialdian

Ruben Peñaren partaidetza zalantzan dago dituen molestiak direla eta, eta CD Vitoria filialeko Asier Etxaburu sartu da deialdian

Jose Luis Mendilibarrek 19 jokalari sartu ditu bihar A Coruñako Deportivoren aurka jokatuko den partidarako deialdian, izan ere, Ruben Peñak molestian ditu eta bere partaidetza zalantzan dago.

Kontuan izanik Florian Lejeune eta Gonzalo Escalante zigortuta daudela eta oraindik orain 20 jokalarik osatzen dutela lehen taldea, Mendilibarrek CD Vitoria filialeko Asier Etxaburu jokalaria sartu du deialdia osatzeko.

Deialdia honakoa da:

Atezainak: Riesgo eta Yoel.

Defentsak: Capa, Dos Santos, Galvez, Ramis, Junca eta Luna.

Erdilariak: Dani Garcia, Christian Rivera, Adrian, Etxaburu, Pedro Leon, Ruben Peña, Inui, Jota eta Bebe,

Aurrelariak: Sergi Enrich eta Kike Garcia.

Hauek Jose Luis Mendilibarrek A Coruñan bihar jokatuko den partidaren atarian, prentsaurrekoan, egin dituen adierazpenak.

“Ongi ikusten dut taldea. Denboraldi-aurreko azken partidak izan ziren onenak eta aste honetako lan-saioetan bizitasuna, erritmoa eta hasteko gogoa erakutsi dute. Uste dut ongi iritsi garela Liga hasierara. Une onean iritsi gara”.

“Patxadaz hartuko ditugu gauzak, partida guztiak irabazteko gogoz baina irabazi ezean zer gertatzen den pentsatu gabe. Oso garrantzitsua da ongi hastea baina ez dugu erotu behar”.

“Jokatzeko moduaren ideia aurreko denboraldiaren antzekoa da. Sistema alda daiteke. Futbolaren inguruko ideia jakin bat da izan nahi dudana, jokalariek ulertzea nahi dut eta sistema ezberdinekin jokatu ahal izatea. Sistemak ez dit axola. Joan den urtean hainbat sistemekin jokatu genuen eta futbolaren inguruko ideia ez zen aldatu. Aurten halaxe izango da. Azken finean jokalari askok ideia horrekin zein sistema erabil dezakezun esaten dizute. Ideia berdinarekin modu ezberdinetan jokatzeko jendea dugu”.

“Espero dut norbait etortzea. Taldea oso ongi ikusten dut baina 20 jokalariz osatutako talde batekin oso justu gabiltza eta denboraldia oso luze eta gogorra izango da.

“Deportivo taldeari dagokionez, denetik espero dut, une batzuetan presioa egitea eta beste batzuetan gure zain egotea. Aurrelari azkarrak dituztenez, litekeena da zain egon eta irtetea edo presioa egitea. Gaizkak (Garitano) Eibar taldea entrenatu du azpi-azpitik Lehen Mailara arte eta berarentzako partida berezia izango da”.