Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: “Zelai erdian nagusitzen denak aterako du partida aurrera”

Entrenatzaile armaginak aurkariaren puntuak baino bere ideiak nabarmendu ditu

Jose Luis Mendilibarrek prentsaurrekoa eman du Huescaren aurkako partidaren atarian (El Alcoraz, 14:00). Entrenatzaile armaginak Aragoiko taldearen ideiak azpimarratu ditu eta adierazi du "dituenak baino puntu gehiago izatea merezi izan du". Bere esanetean, "zelai erdian nagusitzen denak partida aurrera ateratzea lortuko du".

Zaldibarkoak Cote eta Recioren bajekin egingo dio aurre partidari. "Aste luzea izan dugu Huescaren aurkako partida prestatzeko, eta hiru entrenamendu saio on egin ditugu".

Iragan astean Cadizen aurka jokatu ostean, Mendilibarren taldeak beste aurkari bat izango du aurkari: Huesca. "Asko kostatzen zaigu talde igo berriei irabaztea. Ez dakit lehen mailan daramagun denboraldiagatik haiek baino beteranoago sentitzen garen, eta partidaren pisua eraman behar dugula uste dugun".

Zentzu horretan, "Aurkariak baino baloi gehiago izatea ez da aukera gehiago egitearen eta partida gehiago menderatzearen sinonimo", aztertu du entrenatzaileak.

Huescari buruz esan duenez, "Ideia argia dute nahi dutenaren inguruan. MOtzean jokatu dezakete arriskuren bat hartu baloiaren irteeran, baina luze jokatzeko aukera dute baita ere, goikaldean dagoen jende indartsu eta azkarrarekin".

Haien jokoa "ondo joan dakiguke, baina txandakatzeko aukera dute baita ere.. Kontzentratuta egon behar dugu. Zenbat eta galera gutxiago, orduan eta aukera gutxiago izango dituzte. Baina gure defendatzaileak ere prest egon behar dira galerak defendatu ahal izateko, partidan zehar asko egoten baitira", azpimarratu du.
Huescak denboraldiko lehen garapena lortu ez badu ere, Mendilibarrek ez du uste kezkatuta egongo direnik. "Dauzkatenak baino puntu gehiago izatea merezi dute. Ez dut uste urduri daudenik, oso ondo ari direlako lehian. Badakite horrela lehiatuz gero garaipena iritsiko zaiela", esan du.