Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: Vigon irabaziz gero, goian daudenekin lehiatuko gara

Escalante eta Lejeune zalantza dira Celtaren aurka jokatzeko

Jose Luis Mendilibarrek adierazi duenez, Eibarrek igandean Celtari irabazten badio, “goiko jendearekin lehiatuko gara eta 4 puntu edo gehiagora utziko ditugu atzean daudenak”.

Partidu honetarako Gonzalo Escalante eta Florian Lejeunen zalantzak izango ditu azken momentura arte, ezker orkatilako zaintiratua eta alboko kontusioarengatik hurrenez hurren.

Gainera, Mendilibarrek lesionatuta dauden Fran Rico eta Nano Mesaren, eta Japonian dagoen Takashi Inuiren bajak ditu.

Mendilibarrek biharko lan saioari itxarongo dio Esacalante eta Lejeune Vigon jokatzeko gai izango diren jakiteko.

Aste honetako partidu ugariengatik izan daitezkeen aldaketen inguruan, “berreskuratzeko egun gutxi dira eta lau egun lehenago neurketa bat jokatzetik gatoz, baina horretan denok berdin gaude”, adierazi du.

 “Denak ahalik eta ondoen berreskuratzen saiatu behar gara eta gero nik ondoen daudenak asmatzen jakitea, eta momentu jakin batean zein aldaketa egin behar dudan erabakitzea”.

Europako postuengatik borrokatzearen inguruan galdetuta, Vigon irabazi gero “ez dugu urruti dagoen aitzakiarik izango, horregatik borrokatu beharko dugu eta espero dut hori esatea igandeko partidua amaitzean”.

 “Celtak martxa handia dauka, asko exijitzen dizu eta oso bizi jokatzen du, zentzu horretan berdinduta gaudela uste dut. Baina eurek eskuz eskuko asko jokatzen dituzte eta indartsuak izan behar gara, lehia indibidual asko egongo direla jakinda. Horiengandik irabazle irteten denak asko izango du irabazia”.