Skip to main content
Lehen Taldea

Mendilibar: Valenciak gure zelaian sartu nahi izango gaitu hasieratik

Jokatzeko prest dauden 17 jokalariek eta bigarren taldeko Markel Areitio atezainak bidaiatzen dute

There are no reactions yet. Be the first!

Jose Luis Mendilibar SD Eibarreko entrenatzaileak, taldeak bihar Mestallan Valenciaren aurka jokatuko duen partiduaren aurrean, “estutzen eta gure zelaian jokatzen hasiko du partidua Valenciak, euren zaletuen babesa jaso eta hauek laguntzeko”, adierazi du.

Taldeak bihar bidaiatuko du Valenciara jokatzeko prest dauden 17 jokalariekin eta bigarren taldeko Markel Areitio atezainarekin.

Lesioagatik baja dira Riesgo, Juncà eta Kike Garcia. Antonio Luna eta Nanok ere ez dute bidaiatuko min hartuta daudelako. Ivan Ramis deialdira bueltatzen da, abendutik bajan egon ostean. Ligako azken partiduan egon ez zen Fran Rico ere berreskuratzen du Mendilibarrek.

Honakoa da deialdia: Yoel, Areitio, Capa, Arbilla, Dos Santos, Ramis, Lejeune, Gálvez, Dani García, Escalante, Adrián, Rivera, Fran Rico, Pedro León, Inui, Bebé, Rubén Peña eta Sergi Enrich.

Mendilibarren hitzetan Valencia asko aldatu da Ipurua bisitatu zuenetik, non 1-0 galdu zuen, Paco Ayestaran entrenatzailea zela. “Hemen zorte asko izan genuen, irabazi egin genuen eurek lehen zatian aukera asko izan zutenean”.

 “Euren zelaian gurean baino denbora gehiago egotea espero dugu. Valencia behartsu dago, ez orain dela denbora gutxira arte sailkapenean izan dituen ardurengatik, baizik eta behean dagoen taldea delako eta goian egoteko eginda dagoelako”.

Mendilibarrek bere ohiko futbol estiloa jarriko du zelaian: “Gure jokatzeko ideia berdina da etxean zein kanpoan. Ez dugu ezberdin jokatzen. Arerioek agian bai eta gehiago estutzen dute etxean euren afizioaren aurrean. Egon dira kanpoko partiduak non aurrean presionatu dugun eta aukerak sortu ditugun, baina beste batzuetan ez hainbeste. Azken partiduan, Gijonen, jokoa sortu genuen eta merezimendu osoz irabazi genuela uste dut. Ea lerro beretik jarraitu dezakegun”.