Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: "Partida irabazteko aukera izango dugulakoan goaz Anoetara"

Entrenatzailearen ustez, Reala da Ligako futbolik onena egiten ari den taldea

José Luis Mendilbarrek prentsaurrekoa eskaini du gaur Realaren aurka igandean jokatuko duten partidaren atarian (Reale Arena, 14.00). Zaldibarko entrenatzailea adierazi du "Partida irabazteko aukera izango dugulakoan goaz Anoetara".

Valentziaren aurka gola egitea falta bazitzaien ere, entrenatzaileak ez du enfasia gehiegirik egin horretan astean honetan. “Egia da azken partidan kostatu zitzaigula gola egitea. Asko heldu ginen, baina ez genuen hiru zutoinen arten asmatu. Normalean boladak izaten dira. Beste talde batzuen aurka gutxiago iristen zara eta gola egiten duzu”.

Mendilibarren iritziz garrantzitsua da Ipuruan lehen garaipena lortzea. Izan ere, “Epe luzera txarra da soilik etxetik kanpo irabaztea. Normalean alderantziz izaten da. Egia da jende ez dela igartzen nork jokatzen duen etxean eta nork kanpoan. Kanpotik indarra heltzen ez den lehiak orekatu egiten dira”.

Taldeak hiru neurketa jarraian daramatza golik jaso gabe. “Jokalariak pixkanaka hartzen doaz nola defendatu behar dugun. Lehen jokalariek eta teknikariek zalantzak izan genituen, azken partidetan zalantzak desagertu dira eta konfiantzarekin gaude”, aitortu du teknikari armaginak.

Igandean aurrean Reala izango du. Zaldibarkoaren esanetan, “Realak lehiaren indarra eramaten du. Aurkako zelaian jokatu nahi dute. Baloia eduki baina min egiteko eta aurkako atera heltzeko. Hori ligan ikusten da eta baita Europan”.

“Realaren onena duen konfiantza da. Berdin du nork jokatzen duen ondo egiten duelako. Entrenatzaileak esaten duena argi dute. Berdin du atzean sartzen bazara edo gora bazoaz, jokalari onak dituzte eta min egin diezazukete modu batera edo bestera. Guk ez dugu gure futbola aldatu behar”.

Mendilibarren iritziz, Napoliren aurka jokatutako neurketak eragina izan dezake jokalariengan. “Astean bitan jokatzen du eta hori azkenean igarri egiten da. Uste dut burua ondo dutela eta horrek laguntzen die jarrteaitzeko. Ea zelan errekuperatzen dien ostegunetik hona”, esan du.