Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: Osasuna gaizki dabil, baina dena emango du gelditzen diren partiduetan

SD Eibarrek astelehenean 20:45etan jokatuko du CA Osasunaren aurka El Sadarren

Jose Luis Mendilibar SD Eibarreko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du gaur astelehenean, martxoaren 13an, 20:45etan CA Osasunaren aurka El Sadarren jokatuko den partiduari buruz hitz egiteko. Talde nafarra “gaizki” dagoela aitortzen du Zaldibarkoak, “baina dena emango dute Ligan geratzen diren partiduetan mailari eutsi ahal izateko”

Talde armaginak gimnasio eta bideo saioa izan du gaur Ipuruan, eta bihar Atxabalpen entrenatuko da 11:00etan asteleheneko partidua prestatzeko.

Eibarren entrenatzaileak adierazi duenez, “Osasuna gaizki dago, hori egia da, sailkapenean azken postuan daude eta zaila dute mailari eustea”. Baina horrek dakarren arriskua azpimarratu du. “Ziur nago Ligan geratzen diren partiduetan dena emango dutela, partiduak irabazi eta mailari eusteko puntuak lortzeko”.

Zaldibarko entrenatzaileak gogoratu du Ligako lehen itzulian Osasunak garaipena lortu zuela Ipuruan. “Partidu bakarra irabazi dute Ligan eta gure aurka izan da. Hori ondo dakigu eta espero dut partiduaren hasiera ona izatea, erritmo handikoa”.

Osasunaren entrenatzaile izandakoak adierazi duenez, “jende zintzoa da, borrokatzera ohituta dagoena, eta horrela izaten jarraituko duela uste dut”. Horregatik, “%100ean irten behar gara erritmoa sartzeko eta lehiatzera joan garela erakusteko. Gu ere hasieratik partidua irabaztera irten garela erakutsi behar dugu”.