Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: Merezi dituenak baino puntu gutxiago ditu Levantek, gustoko dut euren jokatzeko modua

Igandean Levanteren aurka jokatuko den partidaren aurretiko adierazpenak prentsaurrekoan

SD Eibarren entrenatzailea den José Luis Mendilibarrek, Levanteri "errespetu handia" diola adierazi du, igandean aurkari izango duena. "merezi dituenak baino puntu gutxiago" dituelako.

"Levantek bere profila aldatu du entrenatzaile berriarekin. Merezi dtuenak baino puntu gutxiago ditu. Ez dute gaizki jokatzen, baina galdu egiten dute. Errespetu handia diet, gustoko dut entrenatzaile honekin duten jokatzeko modua".

Mendilibarren hitzetan, igandeko partida "garrantzitsuagoa da eurentzat, baina guretzat ere garrantzitsua da, beste partida bat galduz gero pentsamendu txarrak izango baititugu". "Eurek asko dute jokoan, galduz gero 17 punturekin gelditzen baitira, galtzea kastigu handia litzateke".

Entrenatzaileak esan duenez, azken jardunaldietan estrategia jokaldietan eta hegaleko jokaldietan jaso ditu golak taldeak. "Aste osoan zehar landu dugu hori. Hobeto defendatzeko prest egon beharrean gara. Gehiegizko erreztasunez sartu dizkigute golak azken aldian, eta aldatu beharreko zerbait da. Lehenengo itzulian ongi aritu gara defentsan".

Zaldibarkoaren ustez, José Morales Levanteren "jokalaririk garrantzitsuena da". "Konfiantza handia irabazi du. Lan asko egiten duen jokalaria da, beti eskaintzen du zerbait. Levantek egin duen neguko fitxaketarik onena da. Konfiantza gehien duena, golak egiten dituena eta gol-paseak ematen dituena, oso ongi dago".