Skip to main content
Lehen Taldea

Mendilibar: Lan handia eta ona egin dugu Kössen-en, nahiz eta emaitzek hori ez adierazi

SD Eibarreko entrenatzaileak uste duenez “oso zaila da leku hobea aurkitzea”

There are no reactions yet. Be the first!

José Luis Mendilibarrek, SD Eibarreko entrenatzailea, aitortu du “lan handia eta oso ona” egin dutela Kossen-eko kontzentrazioan (Austria), nahiz eta “emaitzek hori ez adierazi”.

Klubeko web orrian nabarmendu duenez, “lana ona izan da, atzo arte lesiorik ez dugulako izan eta bederatzi egun hauetan jarraitasuna izan dugulako, inork ez du gelditu behar izan”. “Gainera primerako lekua da, zelaitik oso hurbil eta orokorrean eguraldi ona egin du”.

Atzo Kitzbühel-en FC Koloniaren kontra jasotako porrotaren inguruan Medilibarrek bere ikuspuntua eman digu. “Bundesligako talde baten aurka hasiera ona egin genuen, baina partida gorabeheratsua izan zen eta laster arazoak izan genituen” Ruben Peña, Gonzalo Escalante eta Kike Garcíak min hartu eta gero.

“Guzti horrek eragina izan zuen gure taldean. Bigarren zatian, jendea lekuz kanpo zegoela, zailagoa izan zen eta behera egin genuen. (Alejandro) Gálvez atzo iritsi zen, baina gu baino lehen hasi zuen denboraldi-aurrea eta lehenengo egunetik 90 minutuak jokatu ditu. Ezin dugu bere lana gehiegi baloratu, gurekin ez duelako inoiz entrenatu eta nola jokatzen dugun ez zekielako. Ona da dagoeneko erabilgarri egotea”.

Bihar jokatuko duten Bundesligara igo berri den RB Leipzig-en aurkako partidari buruz, atzoko neurketan parte hartu zuten jokalariren bat errepikatu beharko duela aurreratu du, lesioak direla eta. “Hanka-sartze gutxiago egiten saiatuko gara, batez ere defentsan. Estrategia jokaldietan golak jaso ditugu eta horiek saihestu ahal genituen. Horrez gain, hobeto bukatu behar ditugu jokaldiak; iristen gara, baina zailtasunak ditugu jokaldiak bukatzeko”.