Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: "Intentzioa hobetu behar dugu baloiarekin"

Entrenatzaile armaginak ohartarazi du, "garrantzitsua izango da golik ez jasotzea lehia hasieran"

Jose Luis Mendilibarrek agerraldia egin du gaur eguerdian Atxabalpen Vila-realen aurkako Ligako bigarren jardunaldiaren bezperan. Armaginen entrenatzaileak Celtaren aurkako partidarekin alderatuta taldeak bere prestazioak hobetu behar dituela aitortu du, "Batez ere gure asmoa baloiarekin hobetu behar dugu".

Zaldibarkoak adierazi duenez, "Ezin dugu baloia hain azkar galdu. Baloirik ez duenak aukerak eman behar dizkio baloia duenari. Gure ideia beti izan da kanpotik jokatzea, sakonak izatea, erdiraketak egitea. Celtaren aurkako bigarren zatian, ordea, ezer gutxi egin genuen".

Mendilibarrek orain arte egindako lau fitxaketen inguruan mintzatu da. "Lehenik eta behin, Recio eta Kadzior iritsi ziren. Bigarren astea osatu dute. Kadziorren arazoa hizkuntza izan daiteke. Gauza asko egin nahi ditu, eta batzuetan posizioa galtzen du.. Hala ere, uste dut azkarra dela eta erraz ikasiko duela. Jose, ordea, lasaiagoa da. Baloiarekin lasaiagoa da, eta jokoaren fase hori hobetuko du. Baloia duenari irteerak ematen dizkio, eta hori garrantzitsua da".

Bestalde, Kevin eta Muto izan dira azken fitxaketak. "Kevin ezker hegala indartzera etorri da. Rafaren eta haren artean lehiatu behar dute nork joka dezakeen ikusteko. Espero dut horrek biak hobetuko dituela eta ezker hegal ona eduki ahal izango dugula".

"Iazko neguan nahi izan genuen jokalaria da Muto. Sakontasuna nahi dugu, aurkariaren atzealdearen bizkarrera desmarkatzea, eta gola. Pertsona irekia da, eta dinamikan sartzea gutxi kostako zaiola uste dut. Ez da oso handia, baina arintasun handia du, bizkarrez jokatzea gustatzen zaio eta aurkariari bizkarra bilatzea ere gustatzen zaio", adierazi du.

Vila-reali buruz, Emeryren etorrerarekin joko ideia zertxobait aldatu dela adierazi du entrenatzaileak. "Lehen pazientzia gehiago izatea zuten gustuko, orain aurkariaren areara azkarrago iristeko asmoa dute. Aldaketa fase horretan daudela uste dut. Ea aprobetxa gaitezkeen".

Horretarako, Mendilibarrek ohartarazi du garrantzitsua izango dela "golik ez jasotzea lehen minutuetan". "Hasieran kostatzen bazaie, urduri jar daitezke, eta euren gauza txarrak ikus ditzakegu".