Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: Helburua aldatu egin da eta orain zortzigarren postutik ez jaistea da

Entrenatzaile armaginak erabilgarri dituen lehen taldeko 18 jokalariak deitu ditu

Jose Luis Mendilibarrek gaur adierazi du Eibarren helburua aldatu egin dela Villarreali irabazi ostean eta orain taldea dagoen zortzigarren postutik ez jaistea dela helburu berria.

Armaginak UD Las Palmasen aurka arituko dira bihar (19:30etan) Ipuruan, eta erabilgarri dauden lehen taldeko 18 jokalariak deitu ditu entrenatzaile armaginak; Nano, Arbilla eta Fran Rico lesionatuen, eta Japonian dagoen Inuiren bajekin.

 “Batzuetan gertatzen da helburua lortzen duzunean errendimenduan jaisten dela. Baina orain dela aste batzuk lortu genuen mailari eusteko helburua eta lehiatzen jarraitzen dugu. Ondo gaudela uste dut. Pentsatzen dut jendeak ez dituela besoak jaitsiko eta horrela jarraituko dugula amaierara arte. Denboraldia aurrera joan ahala helburuak aldatzen joan dira”.

 “Dinamika berean jarraitu dugu, lehen hamarren atean; beraz, lehen hamarrenen artean amaitzearen helburua aldatu dugu eta denboraldia horrela amaitzea. Villarreali irabazi ostean, zortzigarren postutik ez jaistea da helburua eta horretarako partiduak irabazten jarraitu behar dugu, bestela beti egongo delako aurreratu zaituen jendea, jakinda zaila dela eta bederatzi partidu geratzen direla”.

Mendilibarren iritziz, Villarreali bere zelaian irabazteak “egiten zauden horretan pentsatzeko bultzada ematen dizu, zure esfortzuarengatik egiten duzu, gauzak ondo egitearren”. “Hainbeste denboran postu horietan bazaude eta orain arerio zuzena den talde baten aurka jokatzen baduzu eta gol gutxien jaso dituen taldeari hiru gol egiten badizkiozu, gauzak ondo egiten dituzunaren seinale. Denoi asetzen gaitu horrek, eta astean zehar entrenamenduetan eta jendearen poztasunean ikusten da hori”.

Biharko partiduari begira, “Las Palmas talde berezia da, ezberdina”, esan du Mendilibarrek. “Denboraldi hasieran batzuk diote baloiaren jabetza eduki eta arerioaren zelaian jokatu nahi dutela, eta poliki-poliki bakoitza bere errealitatera doa. Euren kontu berarekin jarraitzen dute, zentzu onean, eta ligako lehen neurketatik honaino saiatu dira hori egiten. Baloia edukitzen saiatzen, arerioari korrika eginarazten, barrutik jokatzen, arriskua sortzen eta arerioa bere arean sartzen jarraitzen dute”.

 “Talde zaila da. Horrelako gauzak proposatzea gustatzen zaigunez, euren bila joango gara. Partidu amaieran ikusiko dugu nork irabazten duen”.