Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: Gu geu bagara, zerbait atera dezakegu Calderonetik

Eskuragarri dituen 18 jokalariak deitu ditu Capa, Luna, Fran Rico eta Nanoren bajak dituen entrenatzaile armaginak

Jose Luis Mendilibarrek gaur adierazi duenez, bihar Atletico Madriden aurka jokatuko duen partiduaren aurretik, “gu geu bagara, zerbait atera dezakegu Vicente Calderonetik”.

Deialdia eskuragarri dituen 18 jokalariekin bete du Ander Capa, Antonio Luna, Fran Rico eta Nano Mesaren bajak dituen Mendilibarrek.

Honakoa da deialdia: Yoel, Riesgo, Arbilla, Juncá, Ramis, Gálvez, Lejeune, Dos Santos, Dani García, Escalante, Rivera, Pedro León, Rubén Peña, Inui, Bebé, Adrián, Kike García eta Enrich.

Mendilibarrentzat Atletico arerio zaila da Eibar moduko taldeentzat, “talde txikiek bezala jokatzen duen talde handia delako: ez du baloia galdutzat ematen, jokaldi bakoitza borrokatzen du, ez du 4-0 irabazi behar eta ez du partidua lehen bost minutuetan irabazi nahi”.

 “Ea lehiatzeko eta partiduan sartzeko gai garen. Madrilera goazelako jokalari bakoitzak bere luzimendurako partidua egin nahi badu, 4 edo 5 gol sartu ahal dizkigute, baloiak galduko ditugulako eta ondo ez dakizkigun gauza egingo genituzkeelako. Atletico Madridek ondo jokatzen du egoera horretan”.

 “Atleticoren aurka euren zelaian gurean baino hobeto jokatzen dugu. Errazago irabazten gaituzte Ipuruan. Gu geu bagara zerbait atera dezakegun konbentzimendua daukat. Gure estiloa ez badugu aldatzen, arazoak sortuko dizkiegu. Lapurtu behar ez gaituzten tokian baloiak lapurtu eta gola egin ahal diguten beldurra daukat. Gola egiten badigute, zaila da Atleticoren aurka partiduari buelta ematea. Hutseko markagailuarekin eroso sentitzen dira eta, 1-0 markagailuarekin, are gehiago”.

Txapeldunen Ligako final erdietako joaneko partiduan Atletico Madridek Real Madriden aurkako patiduaren inguruan adierazi duenez, “nahiago nuke berdindu, 1-0 galdu edo 1-2 irabaziko balute, kanporaketa irekiago egoteko. Ez dute kanporaketa albo batera utziko, baina zaila daukate eta eurek ere hori diote. Helburutik hurbilago bazaude, helburu horretan errazago zentratzen zara”.