Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: “Garrantzitsuena datozen egunetan Ipuruak eskaintzen digun aukera baliatzea da”

Eibarreko entrenatzaileak nabarmendu du taldea ondo ari del etxeko neurketetan

Jose Luis Mendilibarrek adierazi du “Ipuruak eskaintzen dizkigun aukerak baliatu behar ditugu”. Taldeak datozen hiru norgehiagokak etxean jokatuko ditu hurrengo hamar egunetan. Lehiarako Mendilibarrek 18 jokalari deitu ditu, Kike García eta Pedro Bigas dira berritasunak.

“Hiru partida jarraian ditugu etxean, bertan ondo lehiatzen ari gara azkenaldian. Emaitza onak tera ditugu eta horregatik puntuak gehitzen jarraitu beharra dugu etxean. Badakigu Levante talde ona dela eta Real Madrilen aurka irabazi eta gero konfiantza askorekin egongo dira”.

“Finala dela esatea ez dut gustuko. Norgehiagoka asko gelditzen dira oraindik. Uste dut ondo gaudela. Edonola ere, ez da aste erraza izan, ez da entrenamendu asteo nena izan. Baina espero dut taldeak argi izatea bihar zer dagoen jokoan eta ondo lehiatzea”.

“Niretzat partida bat gehiago da biharkoa. Kontrentrazio altuarekin aritu behar dugu. Ez zait finalen inguruan hitz egitea gustatzen. Ondo jokatu behar dugu eta partidak irabazi behar ditugu orain finalik iritsi ez dadin”.

Entrenatzailea Levanteren inguruan ari tu da. “Talde ausarta” dela adierazi du. “Jokalari azkarrak ditu zelai erditik gora. Futbol ezberdina egiteko gai dira eta erakusten ari dira. Gainera, Real Madril gainditu eta gero konfiantza askorekin etorriko dira”.

“Galtzen hasten bagara burua hotz izan behar dugu, bihotzarekin jokatzea bakarrik ez da ona. Onena gola egiten hastea da, baina horrek ez du esan nahi partida irabaziko duzunik. Jaitsiera postuekin abantaila izaten jarraitzen dugu partida bat gutxiagokin. Puntuak ateratzen bagoaz behekoek baten bat ere galduko dute eta horrek beheko postuetatik urrunduko gaitu”.

“Ez zait axola partida irekia izatea. Zentzuz jokatu behar dugu eta azken herenera iristen saiatu. Baina baloiaren atzetik gelditzen diren horiek adi egon behar dira. Adien egon behar dena baloietik urrutien dagoena da, gelditzen diren hutsuneak bete ahal izateko eta hala, aurkariak minik ez sortzeko”.

Ipuruaren babesaren inguruan, Mendilibarrek esan du “garbi dutu lagunduko gaituztela”. “Ez dut ezer eskatu beharrik badakitelako gurekin egongo direla. Haiek badakite gure esku dagoen guztia egiten dugula irabazi ahala izateko eta ez badugu lortzen batzutan iristen ez garelako dela. Zaleen babesa oso garrantzitsua izango da datozen hiru neurketetan”.