Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: Garrantzia osoa ematen diot Kopari

Eibarren entrenatzaileak Ligan ezohikoak direnak jarriko ditu jokoan

José Luis Mendilibar SD Eibarreko entrenatzaileak bihar El Molinonen jokatuko duten Errege Kopako partidu aurreko prentsaurrekoan adierazi du ”garrantzia osoa” ematen diola lehiaketa honi.

Entrenatzaile armaginak honako jokalariak deitu ditu: Riesgo, Yoel; Capa, Arbilla, Lejeune, Dos Santos, Gálvez, Juncà, Rivera, Escalante, Fran Rico, Dani García, Inui, Jota, Bebé, Rubén Peña, Kike García eta Nano.

“Ligan aldaketa gutxirekin jokatzen dugu eta badaude entrenamenduetan oso lan ona egiten duten eta partidu zein deialdietan sartzen ez diren jokalariak. Orain daukate aukera”.

“Taldea prest daukagu. Kanporaketa pasatzen badugu, beste bi partidu izango ditugu jokatzeko eta hori oso ona izango da denek lehiaketa partiduak jokatzen jarraitzeko”.

Mendilibarren iritziz, Sporting eta Eibarren artean biharko partiduari aurre egiterako orduan dagoen ezberdintasuna honako da: “eurak asteburuan Ligan oso partidu garrantzitsua daukate sailkapenean atzean doazelako”. “ Euren burua biharko partiduan egongo da, baina asteburuko partidua ez dute urrun izango. Guk biharko neurketan bakarrik pentsatzen dugu eta zentzu horretan abantaila daukagu eurekiko”.

“Kopako partiduak pozteko balio diezaieke, eta gauzak ondo egin ditzaketela pentsatzeko eta Ligan lehiatzeko indar mentala edukitzeko. Itzulerako partidua etxean dela jakinda, Gijonen emaitza ona ateratzea gustatuko litzaiguke”.