Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar eta Enrich, LaLiga Santanderreko onenak otsailean

Entrenatzaile eta aurrelari armaginak lortu dituzte urtearen bigarren hileko sariak

Jose Luis Mendilibar eta Sergi Enrich izendatu dituzte LaLiga Santanderreko entrenatzaile onena eta jokalari onena bezala otsailean.

Mendilibarren Entrenatzaile Onenaren Saria lortu du SD Eibarrek azken hilabetean lortu dituen emaitza onen ondorioz.

Santander bankuak eskaintzen duen eta LaLiga.es-eko erredaktoreek aukeratzen duten sari hau Iker Andicoechea Larragan Alava eta Gipuzkoako zuzendariak eman dio entrenatzaileari.

Hiru garaipen (Valencia CF 0-4, Granada CF 4-0 eta Malaga CF 3-0), berdinketa bat eta porrot bakarrarekin otsaileko bost partiduetan, Mendilibarren mutilak datorren denboraldian Europako txapelketak jokatzeko postuetatik hurbil jarri dira. Gainera, Eibarrek 13 gol sartu eta 4 bakarrik jaso ditu.

Mendilibarrekin batera otsaileko entrenatzaile onaren saria jasotzen finalistak Luis Enrique eta Jorge Sampaoli ziren, FC Barcelona eta Sevilla FC-ren entrenatzaileak, hurrenez hurren.

Sergi Enrich, bestalde, LaLiga Santanderren forma onenean dagoen jokalarietakoa da eta Eibarrek bizi duen momentu onaren arduradun nagusietako bat ere bai. Aurrelari armaginak lau gol sartu zituen bost partidutan. Gainera, Eibarrek otsailean lortutako hiru garaipenetan gola sartu zuen. Gola egiteko duen erraztasunak Mendilibarren taldeko jokalari garrantzitsu moduan kokatu du eta Eibarren goleatzaile nagusia da.

Santander bankuak eskaintzen duen eta LaLiga.es-eko erredaktoreek aukeratzen duten sari hau Oscar FernandezLopez Bizkaiako zuzendariak eman dio aurrelariari.

Sergi Enrichekin batera otsaileko jokalari onaren saria jasotzen finalistak Leo Messi eta Fernando Torres ziren, FC Barcelona eta Atletico de Madriden aurrelariak, hurrenez hurren.