Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: Denbora askoan jokatu nahi dugu Barcelonaren zelaian

Eibarren entrenatzaileak 17 jokalari ditu eskuragai gehienez

SD Eibarreko entrenatzaile Jose Luis Mendilibarrek, “Barcelonaren zelaian asko jokatu nahi dugu”, adierazi du gaur talde biek igandean jokatuko duten partiduaren aurrean.

Partidu honetarako Mendilibarrek 17 jokalari izango ditu eskuragai gehienez (Nano osatzen bada), bigarren taldeko atezaina gehituko zaielarik. Lesioagatik baja dira Riesgo, Ramis, Arbilla, Juncà eta Kike García.

Entrenatzaile armaginak Anaitz Arbilla datorren astean berreskuratzea espero du, Ivan Ramis hurrengoan, eta David Juncà eta Kike García bi aste barru. Asier Riesgo hiru aste barru bueltatuko da. “Hauek dira neguko merkatuko gure fitxaketak, ez dugu gehiago nahi”.

Igandeko etsaiaren inguruan, “Barça bere estiloan onena da”, adierazi du Mendilibarrek. Berriro euren bidea hartzen ari dira orain, baina Barça batek bost gol sartu ahal dizkizu. Oso talde handia da, futbol estilo eta jokalari handiak dituena. Akatsak egiten badituzu, hil egiten zaituzte”.

 “Barcelonaren aurka bi aukera daude. Estutzera joan edo zure arean itxaron; gu lehen aukerarekin geratzen gara. Ez diot baloia kendu nahi Barcelonari, ia ezinezkoa da, nik nahi dudana euren zelaian jokatzea da. Hori ere oso zaila da, estutzera zoazelako, irtetea lortzen dutelako eta beldurra sartzen dizutelako. Indartsuak eta adoretsuak izan behar gara. Hori ondo eginez gero, lehiatu egingo dugu”.

 “Sportingi, Granadari, Deporri eta baita Barcelona, Madrili eta Villarreali irabazteko gai bagina, ez ginateke Eibar izango. Talde hori Bayern izango litzateke. Toki guztietan irabazten eta edozein talderekin lehiatzen saiatu behar gara, baina mugak daude”.

Atzo Errege Kopako final laurdenetako joaneko partiduan Atletico de Madriden aurka 3-0 galdu zuen partiduaren gainean, “eurek gure akatsak aprobetxatu zituzten”, aipatu du. “Atleticok aukera gutxi sortzen ditu, baina aprobetxatu egiten ditu”.