Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: Berdinen arteko neurketa izango dela uste dut

Eibarren entrenatzaileak Villarrealekiko distantziak murriztu daitezkeela azpimarratzen du

Jose Luis Mendilibar SD Eibarren entrenatzaileak bihar Villarealen aurka aritu aurreko prentsaurrekoan gaur adierazi du, bere iritziz, “bedinen arteko partidua” izango dela.

Partidu honetarako Mendilibarrek Fran Rico eta Nano Mesaren bajak ditu lesioagatik. Mauro Dos Santos eta Ruben Peña, bere aldetik, deialditik kanpo geratu dira arrazoi teknikoengatik.

Honakoa da deialdia: Yoel, Riesgo; Capa, Arbilla, Luna, Juncà, Ramis, Lejeune, Gálvez, Escalante, Dani García, Rivera, Inui, Pedro León, Bebé, Adrián, Kike García eta Enrich.

 “Irabazten badiegu, ondo jarriko gara, eta aldea murriztuko dugu goian jarraitu ahal izateko, UEFA eta horrelakoetara begiratu gabe. Gure helburua lehen hamarren artean geratzea dela esaten jarraitzen dut”.

 “Talde moduan sendoak dira atzean”, adierazi du Mendilibarrek Villarrealen inguruan. “Gol gutxi sartzen dizkiete eta goian jende ona eta azkarra daukate. Talde oso ona da eta joko berezia dauka. Aukerak uzten badiezu, aprobetxatu egiten dituzte. Ezin gara atzean geratu. Gure futbola egingo dugu”.

Eibarren azken emaitzen harira, hiru berdinketa eta porrot batekin azken partiduetan, “ez dit arduratzen azken lau partiduetan garaipena lortu ez izanak”, adierazi du. “Ondo jokatu edo ez arduratzen nau gehien, zelaira irteten garenean ondo egoteak. Azken partiduarekin (Espanyolen aurka Ipuruan) pozik nago, ez horrela aurrekoekin. Espanyolen aurka ez genuen irabazi, baina irabazteko haina gauza egin genituen. Villarrealen aurka irabazten saiatuko gara, baina gugan pentsatzen, ohikoa den moduan jokatzen”.

Takashi Inui Tokion izango da hurrengo astean Japoniako Lehen Ministroaren harrera eta afari ofizialean, eta horren gainean “egoera hori aprobetxatuko duen beste bat egongo da eta, horrela izanez gero, Inui izango da sufrituko duena”, adierazi du. “Denongan daukagu konfiantza eta ez dut uste inor faltan botako dugunik”.