Skip to main content
Lehen Taldea

Mendilibar: "Bartzelonaren jokoa zailtzen saiatuko gara"

There are no reactions yet. Be the first!

Bartzelonaren aurkako partidaren atarian (larunbata, 13:00), José Luis Mendilibarrek prentsaurrekoa eskaini du hedabideen aurrean. Entrenatzaileak ezin izan du ukatu norgehiagoka berezi baten aurrean gaudela, nahiz eta bere ustez “guretzat beste batzuk izaten dira bereziagoak, horietan izaten dugulako irabazteko aukera gehiago”. Edonola ere, Zaldibarreko entrenatzailearentzat garrantzitsuena zera da, taldea ondo dagoela.

Bartzelonaren aurkako aurrekariengatik galdetuta, Mendilibarrek estatistak zeintzuk diren jabe da. “Hobetzen goaz, iazkoa berdinketa izan zen eta ea honetan irabazteko aukera dugun. Badakigu ez dela erraza izango baina horretan ahaleginduko gara”.

Valverderen taldearen inguruan ere mintzatu da Eibarreko entrenatzailea. “Atseden egun dezente izan ostean datoz. Hori ez dakit ona edo txarra den, ez daudelako ohituta hainbeste denbora izatea atseden hartzeko”.

Messiren inguruan aitortu du ez dagoela bera gelditzeko planik. “Gure kontra ia beti sartzen du gola Messik. Ez dago planik bera gelditzeko, plana badago, ordea, Bartzelona gelditzeko. Gero hortik aurrera ea zer gertatzen den. Eurek ondo badaude zaila izaten da bai taldea ta bai Messi gelditzea. Gure asmoa beren lana zailtzea izango da. Ahalik eta deserosoen egotea. Eta ea hortik aukerak ditugun zerbait ateratzeko”.

Gaurko lan saioan lehen aldiz erabili ondoren, biharko partidan belar berria estreinatuko da Ipuruan. “Belarra ondo dago. Ez dago kexarako motiborik. Bizkor doa baloia, eta gaur lehen aldiz erabili ondoren ondo ikusten da”.

Mendilibarrek hogei jokalari deitu ditu behin behineko deialdirako. Dmitrovic, Yoel, Tejero, De Blasis, Arbilla, Cote, Burgos, Paulo, Bigas, Sergio Álvarez, Pape Diop, Expósito, Orellana, Inui, Pedro León, Ekhi Bravo, Enrich, Kike García, Quique González, Charles. Horietatik bi jokalari behin betiko deialditik kanpo geldituko dira.