Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: "Azken partidako Eibar ikusi nahi dut"

Entrenatzaile armaginak "partida irekia" espero du eta "markagailuan aurretik jartzea" funtsezkoa dela uste du.

Mendilibarrek prentsaurrekoa eman du Real Betis taldearen aurka aurretik (Benito Villamarin, 21:00). Zaldibarko entrenatzaileak bere taldeak Getaferen aurka etxean emandako bertsioari jarraipena ematea nahi du, eta gehien kezkatzen duena "gol aukerak egitea" dela adierazi du.

Entrenatzaile armagina "pozik" atera zen ligako azken partidatik. "Getaferen aurrean bi zutoin jo eginuten eta hainbat aukera egin genituen". Hala ere, "partida batzuetan ez dugu gol aukerarik egin, ezta puntuak lortu ere. Horrek ez dit balio. Aukerak egiten baditugu, errazago egingo ditugu golak".

Astelehenekoa estiloen ezberdinen arteko norgehiagoka izango da, "Partida irekia espero dut. Ezberdina da kanpoan eta etxean jokatzea. Guk kanpoan partida ona egiten saiatu behar dugu, puntuazio dinamikarekin jarraitu, baina ez dadila Huescaren aurkako azken partida bezalakoa izan, ez baikenuen lortu genuen puntua merezi".

Zaldibarkoak aurkariaren egoera ere aztertu du. "Emaitza txar batetik datoz eta golak ez jasotzeko zain egongo dira. Eta, batez ere, lan mentala, etxean partida batekin indarra hartzea bilatuko dute". Horrez gain, zera adierazi du: "pixka bat aldatu dira. Ez dute aurreko denboraldietan adina arrisku hartzen. Horrek mesede egiten digu, estutzeko aukera ematen digulako. Baina horretarako talde laburra izan behar dugu. Merituak egin behar ditugu irabazi ahal izateko".

Zaldibarko entrenatzailearentzat gakoetako bat "markagailuan aurretik jartzea" izan daiteke. "Galtzen hasten badira, urduri jar daiteke eta presaka ibili. Baina badakigu 90 minutuak gogorrak izango direla eta gu markagailuan behetik ikusten bagara ere ez dugula etsi behar".

Entrenatzaileak ezin izango du Kke Garcia taldeko golegilerik onena zelairatu zigortua baitago. "Kikeren bajak min egingo digu, minutu gehien eta gol gehien egin dituen aurrelaria delako. Baina horretarako egiten dira plantillak. Orain indartu behar da taldea. Jendea falta denean taldeak indartsu egin behar dira eta orain beste jokalari batzuk hartu behar dute ardura", adierazi du.