Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: "Alaves ondo ari da, baina lehiatzera zelairatuko gara sailkapenean gora egiteko"

Entrenatzaile armaginak neurketa erakargarria espero du talde on baten aurka

José Luis Mendilibarrek hurrengo igandean, Ipuruan, 12:00tatik aurrera Alavesen aurka jokatu beharreko neurketako analisia egun du komunikabideen aurrean. Entrenatzaile armaginak partidu erakargarria aurre ikusten du, taldeak behar bezala lehiatu eta berriz ere garaipenaren bidera itzultzeko.

"Alavesen aurkakoa neurketa erakargarria da. Batzuetan badirudi behin helburua lortuta beste guztiak ez duela garrantziarik, baina ez da horrela. Jokoan dauden puntuek ez badute maila ez galtzeko edo titulua irabazteko balio, badirudi ez dagoela ezer jokoan. Sailkapenean gorago egon nahi dugu, eta partida guztiak lehiatzera zelairatuko gara. Ideia hori da. Alaves on baten aurka jokatzen dugu etxean, eta garaipenaren bila joan behar dugu", azaldu du. 

Mendilibarrek ez du uste joaneko norgehiagokaren antzik izango duenik. Orduan Eibarren 1-2 garaitu zuen Alaves. "Hara joan ginenean gaizki geunden, buru makur, baina gero burua altxatu zuten eta zazpi jardunalditan maila ondo salbatu dute. Guk, ordea, irabazteko premia dugu". 

"Etxean eta kanpoan eziberdinak gara. Etxean, nahiz eta ez irabazi, taldeak estutzen ditugu, baina kanpoan ez zaigu hori pasatzen ari. Realaren aurka, adibidez, lehen zati ona egin genuen. Ideia bera dugu, eta ea igandean hori egiterik dugun".

Aurkariari buruz, entrenatzaileak argi hitz egin du. "Alaves bera arduratzen nau. Aldaketak egiten ditu, hegaletan ere jokalari ezberdinak ari dira, eta goian oso aurrelari arriskutsuak dituzte. Atzean ere sendo ari dira. Ondo lehiatzen duen taldea da, alaitasunez, hegalak ondo baliatuz eta erdiketak jarriz, guk egiten dugun bezala. Partidu erakargarria izango da. Gainera, ez dute puntu premiarik behar, eta gora joatea izango dute".