Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: 2017ari gutxienez iaz bezalakoa izatea eskatu nahi diot

Eibarreko entrenatzaileak erabilgarri dituen 18 jokalariak deitu ditu, Ramis, Juncà, Dani García eta Sergi Enrichen bajekin

SD Eibarreko entrenatzaile Jose Luis Mendilibarrek 2017ari eskatu dio “iaz bezalakoa izatea gutxienez, Klubarentzat urte ona izan dena orokorrean”.

Bihar El Sadarren Osasunaren aurka Errege Kopako partidu aurreko prentsaurrekoan, Mendilibarrek adierazi du Ivan Ramis (lesionatua), David Juncà (gripearekin), eta Dani García eta Sergi Enrichen (minduta, baina asteburuko partidurako prest  printzipioz) bajak dituela.

Zaldibarreko entrenatzaileak Asier Riesgo atezaina eta Fran Rico erdilaria berreskuratu ditu euren lesioak atzean utzi ondoren.

Biharko deialdia hurrengo jokalariek osatzen dute: Yoel, Riesgo, Capa, Arbilla, Dos Santos, Gálvez, Lejeune, Luna, Fran Rico, Escalante, Cristian Rivera, Adrián, Rubén Peña, Pedro León, Inui, Bebé, Nano eta Kike García.

Eibarren entrenatzaileak Kopak duen garrantzia azpimarratu du, “bai Klubaentzat, bai niretzat entrenatzaile bezala, jokalari guztiak jokoan eta adi edukitzeko”. “Badakigu, klasifikatuz gero, beste kanporaketa bat izango dugula. Partidu asko izango dira, baina jendea ondo badago, ondo eramango dugu”.

 “Osasunarentzat ere partidua garrantzitsua dela uste dut. Eurentzat Granadaren aurka aurrera egitea oso garrantzitsua izan da, oso emaitza bolada txarretik zetozelako. Baina Osasuna edo Eibar bezalako taldeentzat garrantzitsuena Liga da, badakigulako orain edo geroago kanporatuko gaituztela eta garrantzitsuena mailari eustea dela. Hala ere, hurrengo partidurako duten denbora luzea dela ikusita, datorren astelehenean jokatuko dutelako, nahikoa garrantzia emango diote neurketari eta lehiatzera aterako dira, lehen partiduan batez ere”.

Mendilibarrek Osasunan entrenatzaile bezala igarotako denbora gogoratu du. “Oso ondo egon nintzen. Lau denboraldi izan ziren eta azkenengo urtean hirugarren jardunaldian bota ziguten. Lehen bi urteak apartak izan ziren, taldea oso ondo egon zen eta baita Zuzendaritza ere. Zuzendaritza aldaketa ez zen espero genuen bezain ona izan, baina Klub, zaletu, instalakuntzak, hurbiltasun eta lan egiteko eragatik oso ondo egon ginen bertan”.

 “Pozik egon garen toki bat izan da, guztiagatik. El Sadarren zaleak zelai gainean daude ia eta horrek momentu oro laguntzen dizu”.

Brentfordera itzuli den jota Peleteirori buruz, “gure baimenik gabe joan zitekeen jokalari bakarra zen, Brentfordekin kontratua zuelako”.

 “Inor gehiago ez bada irteten, ez dut uste inor etorriko denik, ez bada luzerako fitxatzen dugun norbait. Daukagunarekin ondo moldatu gaitezkela uste dut”.