Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mediku frogen arabera, Antonio Lunak ez du sendatu berri den lesioaren berrerortzerik izan eta Aleksandar Pantic-en tendoia ez dago afektatuta

Ambos jugadores

Mediku frogen arabera, Antonio Lunak ez du sendatu berri den lesio muskularrean berrerortzerik izan eta Aleksandar Pantic-en tendoia ez dago afektatuta, hala adierazi dute SD Eibarren mediku zerbitzuek.

Lunaren kasuan, egin dioten erresonantzia magnetikoaren arabera, zuntz txuria du jada sendaturik dagoen orbainpean, eskuin hankeko bizeps femoralean jasan zuen hausturaren ondorio. Jokalariak 48 orduz geldik egon beharko du.

Bizeps femoralean fibra haustura jasan zuen Aleksandar Pantic-en errekuperazioa bide onean doa, tendoia ez dago afektatuta, baina gaur egin dioten erresonantzia magnetikoan bizeps femoralaren eta erdizurdazko giharraren artean likidoa aurkitu dute. Futbolari serbiarrak bi egun daramatza korrika, minik sentitu gabe, baina oraindik ez da taldekideekin batera lanean hasi.