Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Matias Ibañezek ate armagina defendatuko du

Eibarrek, Matias Ibañez, atezain argentindarra denboraldi amaierararte fitxatu du.

 

S.D. Eibarrek, Matias Alejandro Ibañez Basualdo (Buenos Aires – 16/12/1986) atezain argentindarra fitxatu du. 1,89 m. eta 89 Kg-ko jokalari honek, Diego Rivas Regok utzitako tokia betetzera etorri da.

Argentinako Lehen Mailako, Olimpo de Bahia taldetik dator, bertan orain dela gutxi bukatutzat emanda bion arteko lotura. Pasadan denboraldian San Lorenzo de Almagro taldean ibili zen, ligako 10 partidu jokatuz.

Gaizka Garitano eta Iñaki Lafuenteren aginduetara egongo da denboraldi amaierararte, kontratua denboraldi batez luzatzeko aukerarekin klubak horrela nahi baldin badu.