Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Masipek Eibarren garaipena saihestu du

Eibar eta Barcelona B-k hutsean berdindu dute Masip, bisitarien atezaina, protagonista nagusi izan duen neurketa batean. Atezain culeak hainbat gol saihestu ditu meritu handiko geldiketekin.

Neurketaren hasieratik, armaginak oso murgilduta irten dira, segundu eskas batzuk behar izan dituztelako lehen gol aukera sortzeko. Eizmendiren burukada bat, Masipekin aurkitu da lehendabizi eta ondoren zutoinaren kontra joan da, lehen abisua emanez jokoaren lehen minutua heldu baino lehen.

Hala ere, harrobikoak ez dira kokildu, ordu laurdena baino lehenago, eraso azkar batean,  Edu Bediak bereak aurretik jartzeko aukera izan du, baina Xabi Irureta handi batekin topatu da, bere jaurtiketa geldiaraziz.

Hortik aurrera, hurbilketa asko suertatu dira baina ez ziren aukera izatera heltzen. Hala eta guztiz ere, hegaletik sortzen zen saiakera bakoitza arrisku asko zekarren. Hutseko berdinketarekin heldu da atsedenaldia.

Bigarren zatian, culeak lerroak aurreratu dituzte eta pilotaren jabetza bereganatu ere. Hori gertaturik ere, Eibarrek bere estiloari fidel, bere lana egiten jarraitu du. Arruabarrenak gertu izan du lehen gola, baina bere burukada Eizmendiren erdiraketa bati gutxigatik joan da kanpora. 

Baina hori ez da izan aukerarik onena Arrurentzat, hamar minutu geroago, beste burukada batez gozatzeko aukera izan du, baina baloia sareetera zioala zirudienean, Masipek besoa luzatu eta kornerrera bidali du.

Partiduaren amaierarako minutu gutxira, Masipek berriro ere partiduko heroia bihurtu da, ospatzen zen gola ekidituz. Baloi geldituko jokaldia Eibarren alde, Albentosak buruz jo eta gola zirudienean, Masipen geldiketa etorri da. Jarraian, Xabik erantzuna eman du gol lerroan pilota eskuratuz eta minutu zoroa amaitzeko, Arruabarrenak dena alde edukita gora bidali du buruz.

Partidua hutseko berdinketarekin amaitu da bigarren zatian gertatu diren aukera guztiekin.

Puntu honekin, Garitanoren batzen jarraitzen dute eta beste neurketetan zer gertatuko denaren zain geldituko dira sailkapena zelan geratzen den jakiteko jardunaldiaren amaneran. Datorren asteburuan, armaginak La Romaredako zelaia bistatuko dute. Neurketa igandean 12:00etan ikusi ahal izango da Canal+eko kameren bidez.

 

FITXA TEKNIKOA

EIBAR: Xabi, Boveda, Albentosa, Capa (Urko Vera 81"), Errasti, Arruabarrena, Eizmendi (Gilva Gomes 57"), Dani Garcia, Yuri, Jota (Mainz 77") eta Raul Navas.

BARCELONA B: Masip, Sergi Gomez, Planas, Ilie, Edgar Ir, Bagnack (Grimaldo 79"), Samper, Denis Suarez (Dongou 88"), Edu Bedia, Adama eta Sandro (Munir 67").

EPAILEA: Jorge Figueroa Vazquez (Andaluziarra) txartel horia erakutsi dio Errasti etxekoari.

3575 zaletu gaur Ipuruan.