Skip to main content
EU
Kluba

Martxan da lenteja-bilketa, Zaporeak Proiektuarekin elkarlanean

Egitasmo solidarioa ekainaren 8tik 12ra izango da

Klubak, SD Eibar Fundazioaren bitartez, martxan jarri du beste urte batez lenteja bilketa. Iaz ekimenak harrera bikaina izan eta gero, aurten ere bilketa egingo da Zaporeak Proiektuarekin elkarlanean. Gaurtik aurrera, eta datorren ekainaren 12a bitarte, lenteja paketeak bilduko dira Ipuruako Orsaixan gunean.

Horrez gain, behar-beharrezkoak diren beste produktu batzuk jasoko dira; hala nola, konpresak, pixoihalak eta hidrogelak.