Skip to main content
EU
Fundazioa

Martxan da Ekialdeko Tribuna berria eraikitzeko herritarren parte-hartze prozesua

Klubak herritarrek parte-hartzeko bilera bat deitu du bizilagunentzat, peñentzat eta publikoarentzat, oro har, abenduaren 14an 19:30ean Iparraldeko Tribunako geletan

 Iragan azaroaren 28an Vicente del Bosquek Iparraldeko Tribuna berria inauguratu eta gero Klubak obra amaitutzat jotzen du azken ukitu batzuk gorabehera, eta hortaz amaitu da  Ipurua Tallarra proiektuaren lehen fasea.

Egoera berri honetan, hasi dira 2016ko maiatzean, 2015-16 denboraldiko Ipuruako azken partidaren ondoren,  Ekialdeko Tribuna  eraikitzen hasteko administrazioarekiko tramiteak. Horregatik, herritarrek parte hartzeko prozesu bat martxan jartzea erabaki da, proiektua gizarteratzeko eta herritarren iritziak eta hobekuntzarako proposamenak biltzeko, Ipurua Tallarraren bigarren fase honetan.

Datorren abenduaren 14an 19:30ean deialdia luzatzen diegu informazio-bilera partizipatibo honetara etortzeko Ipurua auzoko bizilagunei, bereziki Mogel ingurukoei, eta baita Ekialdeko aldean dauden peñei eta interesa duen pertsona orori ere. Bilera Ipuruako Iparraldeko Tribunako geletan egingo da. Bertan, Klubeko Fundazioko eta Obretako arduradunek eta Administrazio Kontseiluko kideek eraikuntza-proiektua azalduko dute, baita beheko solairuan prestatuko diren espazio berriek eta proiektuak herritarrentzat ekarriko dituen onurak ere. Gainera, bertaratuen iritzi eta iradokizun guztiak kontuan hartuko dira.