Skip to main content
EU
Fundazioa

Martxan da Eibarreko harrobia beste denboraldi batez

Atzo aurkeztu zituzten Ipuruan hamaika taldeak (gizonezko bederatzi eta emakumezko bi)

SD Eibarreko harrobiko taldeen 2016/2017 denboraldia martxan da dagoeneko. Atzo izan zen Klubeko hamaika talde federatuen (gizonezko bederatzi eta emakumezko bi) aurkezpen ofiziala.

250 neska-mutil inguru eta euren entrenatzaileak izan ziren protagonistak SD Eibar Fundazioak antolatu eta Amaia Gorostiza SD Eibarreko Presidenteak zuzenduriko denboraldi berrirako aurkezpen ekitaldian.

Honako hauek dira SD Eibarreko oinarrizko futbolaren egitura osatzen duten taldeak:

 

Gizonezko maila:

- SD Eibar Urko (Regional Preferente Gipuzkoa)

- Juvenil División de Honor

- Juvenil de Honor

- Cadete Liga Vasca

- Cadete de Honor

- Infantil de Honor

- Infantil Txiki

- Alevín Rendimiento

- Alevín Participación

Emakumezko maila:

- Terrirorial

- Cadete de Honor