Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Martinezek FC Dallas taldean jokatuko du, Eibarrek eta MLSko taldeak salmenta itxi eta gero

27 urteko atzelaria 18/19 denboraldian iritsi zen Eibarrera

Jose Antonio Martinez FC Dallas taldean arituko da, SD Eibarrek eta MLSko taldeak jokalaria saltzeko akordioa itxi eta gero.

La Palma del Condadon jaiotako 27 urteko atzelaria 18/19 denboraldian iritsi zen Eibarrera FC Bartzelona Btik. Aurredenboraldia egin eta gero, Granadan aritu da utzita bi denboraldi jarraian. Denboraldi honetan ez du partidu ofizialik jokatu Mendilibarrekin. 

SD Eibarrek Jose Antonio Martinezek erakutsitako konpromisoa eta profesionaltasuna eskertu nahi ditu, eta zorterik onena opa dio etorkizunean.