Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Marta Lopez de Guereñu eta Irati Martin, emakumezkoen lehen taldeko jokalariak izango dira

Marta Lopez de Guereñuk eta Irati Martinek emakumezkoen lehen taldeko fitxa izango dute 22/23 denboraldian, eta Yerai Martin entrenatzailearen aginduetara egongo dira.

Lopez de Guereñu (Eibar, 2003) Eibarko harrobian hezitako eskuin hegaleko atzelaria da. 21/22ko lehen zatia Eibarren bigarren taldean jokatu ondoren, utzita irten zen Granadara neguko merkatuan. Espainiako selekzioaren beheko mailetako deialdietan ohikoa izan da, eta Eibarko lehen taldean jokatzea zer den ere badaki, 19-20an Primera Iberdrolara igotzea lortu baitzuen.

Irati Martin (Durango, 2003) kadete mailan iritsi zen Eibarrera, eta bosgarren denboraldia izango du klubean. Azken denboraldi honetan Ligako bi partida eta Kopako bat jokatu ditu lehen taldearekin, eta Primera Iberdrolako igoeran parte hartu zuen duela bi denboraldi. Erasoko jokalari durangarra Euskal Ligako goleatzailerik onena izan da, 25 gol eginda.