
Lehen Emakumezkoen Taldea
Maria Zeberio, emakumezkoen lehen taldeko jokalaria izango da
Maria Zeberiok lehen taldeko fitxa izango du
María Zeberio (Gorliz, 1998) joan den denboraldian Athleticetik Eibarrera iritsi zen defentsa da. Zeberio Bizkerre Futbol Taldeko jokalaria izan zen 2015-2016 denboralditik 2018-2019 denboraldira arte, eta Ligako txapelketa eta Bigarren Mailara igotzea lortu zuen 2017-2018 denboraldian. 21 urterekin Athletic Club Bko jokalaria izan zen, eta 2019-2020 denboraldian Reto Iberdrola Norteko txapeldun izendatu ziren. Gorlizekoak lehen taldearekin osatu zuen denboraldiaurrea, eta orain arte astero entrenatu da Yerai Martinen aginduetara.