Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

María Mirallesek SD Eibarrekin berritu du 2025ko ekainera arte

Atezaina talde armaginarekin akordio batera heldu da kontratua denboraldi bat gehiagorako luzatzeko

SD Eibarrek eta María Mirallesek akordioa sinatu dute 2025ko ekainera arte kontratua luzatzeko. Castelloneko atezainak elastiko armagina jantziko du denboraldi bat gehiago, jokalariarentzako hirugarren denboraldia izango den honetan. 

Miralles 2022ko uztailean iritsi zen Eibarrera, Real Oviedotik etorria, eta bi urterako sinatu zuen 2024ko ekainera arte, eta orain urte bat gehiagoz luzatu du kontratua.

Atezaina momentu garrantzitsu batean agertzen hasi zen pasa den denboraldian eta 1ªRFEF-eko azken zazpi partidak jokatu zituen, 1. mailara igotzeko pieza garrantzitsua bilakatuz. Denboraldi honetan Yerai Martinentzako pieza garrantzitsua izaten jarraitu du, ligako 26 partidatan titular izanda eta 8 porteria hutsean utzita.

Castelloneko jokalaria protagonista izan da azken jardunaldietan taldeari egindako ekarpenei esker, bi partida jarraian penaltiak geldituta eta porteria hutsean mantenduz azkeneko 5 partidetatik 4etan.

BIDEOA OSORIK