Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Maria Miralles, armaginen hirugarren fitxaketa

Castellóko atezainak 2024ra sinatu du Eibarrekin

Maria Miralles atezaina (Castelló, 1997) SD Eibarko emakumezkoen lehen taldearen hirugarren fitxaketa da. Vila-realen harrobian hezia, Miralles Coruñako Deportivora joan zen 17/18 denboraldian. Talde galiziarrean hiru denboraldi eman ondoren, Real Oviedon aritu da azkenengo bietan, orain Eibarrera heldu den arte.

25 urteko atezainak bi denboraldirako sinatu du, 2024ko ekainaren 30era arte, eta Bigarren Mailan minutu gehien jokatu dituen atezaina izan da, 30 partidak osorik jokatuta.