Skip to main content
EU
Kluba

Maria Llompart, Queralt Gomez, Noelia Garcia eta Aida Esteve, emakumezkoen lehen taldeko jokalari berriak

Lau jokalari kataluniarrak Iker Dorronsororen aginduetara egongo dira hurrengo denboraldian Ibedrola Ligan

SD Eibarko emakumezkoen lehen taldeak Maria Llompart, Queralt Gomez, Noelia Garcia eta Aída Esteve jokalari kataluniarrak fitxatu ditu 20/21 dendoraldirako. Iker Dorronsorok zuzentzen duen taldea Iberdrola Ligan lehiatuko da.

Maria Llompart (Begues, 2000/10/19) 19 urteko erdilaria da, eta Levante Las Planas taldetik dator, FC Barcelonaren eta RCDE Espanyolen harrobietan aritu eta gero. Espainiako selekzioaren deia sarri jaso du beheko mailetan, eta 19 urtez azpiko selekzioarekin Europako Txapelketa irabazi zuen. 2022ko ekainaren 30ra arte sinatu du kontratua.

Queralt Gomez (Mollet del Vallés, 1997/05/21) 23 urteko atzelaria da, eta azken lau denboraldiak Seagullen egin ditu. Aurretik FC Barcelonaren eta RCDE Espanyolen harrobietan jokatu du. Espainiako selekzioarekin aritutakoa beheko mailetan, 2022ra arte sinatu du kontratua.

Noelia Garcia (Igualada, 1992/09/25) 27 urteko atezaina da, eta AEM Lleidatik dator, bere ibilbide ia guztia Igualadan egin eta gero. Kataluniako selekzioarekin aritutakoa, 2022ra arteko kontratua sinatu du Eibarrekin.

Aida Esteve (Rubi, 2001/03/12) 19 urteko erdilaria da, eta azken hiru denboraldiak FC Barcelona Bn egin ditu, bertara RCDE Espanyoletik iritsi eta gero. Espainiako beheko mailetan internazionala, Eibarrekin 2023ra arte sinatu du kontratua.