Skip to main content
EU

María Llompart: “Egiten dakiguna ondo egin behar dugu eta bukaerara arte konfiantza izan behar dugu”

“Sentsazio onak ditut eta espero dut emaitzak ere onak izatea”, adierazi du jokalari armaginak

María Llompartek prentsaurrekoa eskaini du larunbatean Athletic Cluben aurka Ligako 26ª  jardunaldia jokatu aurretik. Neurketa larunbatean jokatuko da 11:00tan Unben.

Jokalari armagina larunbateko partidaren inguruan mintzatu da. “Egiten dakiguna ondo egin behar dugu eta bukaerara arte konfiantza izan behar dugu”, esan du. “Taldea konpetitzeko prest dago eta partida ona egingo dugula uste dut”. Zentzu horretan, “sentsazio onak ditut eta espero dut emaitzak ere onak izatea”, aitortu du.

Taldeak Athletic-en aurka Lezaman jokatutako partida ere aztertu du. “Intentsitate handiko neurketa izan zen”. Hala ere, eta larunbateko partidari begira, “etxean jokatzen dugu eta puntuak etxean geratzen ahalegindu behar gara”. “Partida honetan baloi jabetza gehiago izango dugula uste dut eta etxean jokatuta gure jokora egokitzea gehiago kostako zaiela uste dut”, adierazi du.

Llompart Errealaren aurka irabazitako partidaren garrantziaren inguruan ere mintzatu da. “Zubietan hiru puntuak lortzea oso garrantzitsua izan da taldearentzat”. “Kontziente ginen partida zaila izango zela, baina hiru puntuak behar genituen eta gure jokoa egitera joan ginen”, aitortu du. “Taldeak amaiera arte lan egiten du eta saria iritsi egin zen eta horrek indarra eman dio taldeari”, azpimarratu du.

Llomparten lehen urtea da Eibar taldean. Taldea nola ikusten duen galdetuta, “taldea lehen mailan dagoen lehen urtea da eta denboraldi exigentea izaten ari da. Hala ere, “taldeak duen gauzarik onena bukaera arte lehiatzen duela da”. Horren harira, eta taldean nola sentitzen den galdetuta, “ni oso ondo sentitzen naiz eta konfiantza askorekin nago”. “Neregan izandako tratua eta konfiantza eskertzen dut eta oso pozik nago”, adierazi du.