Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Marc Cardona, SD Eibarko jokalari berria

Lleidako aurrelaria Bartzelona Btik utzita dator, eta talde armaginak erosteko aukera izango du

SD Eibarrek Marc Cardona aurrelaria fitxatu du. FC Bartzelona Btik utzita iritsi da talde armaginera, eta Eibarrek jokalaria erosteko aukera izango du.

23 urteko lleidarra, Cardonak 29 neurketa jokatu ditu aurten Bartzelona Brekin Bigarren mailan, 1.666 minututan. Zazpi gol eta 3 asistentzia eman ditu kataluniarrak. FC Bartzelonako lehen taldearekin debuta ere egin du, Champions Leaguen zein Kopan.

Marc Cardona aurrelari trebea da, azkarra eta desmarkatzen abila, eta golak sartzeko gaitasun berezia du.  

Jokalariak gaur goizean IMQn pasa du azterketa medikoa, eta bihar bere kideekin batera entrenatuko da Atxabalpen. Eguerdian hedabideen aurreran aukeztuko du Eibarren, Ipuruako prentsa aretoan.