Bihar izango da harrobiko taldeen aurkezpen ofiziala
12 taldetako 240 jokalarik osatzen dute harrobi armagina
2024-2025 denboraldia bihar hasiko da Ipuruan, armaginen harrobia osatzen duten taldeen aurkezpen ofizialarekin.
240 jokalari inguruk parte hartzen dute bihar ofizialki aurkeztuko diren 12 taldeetan (8 gizonezko eta 4 emakumezko).
Talde askok hasi dituzte euren ligak eta beste batzuk hastear daude.
Harrobiko futbolarien kopurua 450era igotzen da Futbol Eskolan izena eman duten ehunka gazteak gehituz gero.
Biharko aurkezpena 18:00etan hasiko da eta ekitaldia ikusi nahi dutenek 4. eta 7. ateetatik sartu beharko dira Ipuruara.
Aurkezpenean, GURE BALIOAK sariak banatuko dira, klubaren balioak hobekien irudikatu dituzten jokalariak saritzeko. Balioak Eraikitzen proiektuaren ezaugarria da oinarrizko futbolaren egitura beste ikuspegi batetik definitzea, ikaskuntza- eta garapen-prozesuak egokituz, jokalekuaren barruko eta kanpoko pedagogiaren funtsa alde batera utzi gabe.