Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Bihar jarriko dira salgai igandeko Amorebieta-Eibar partidarako sarrerak

Amorebietak 400 sarrera bidali ditu 15 eurotan Lezamako partidarako

Eibarrek bihar jarriko ditu salgai igandean 14:00etan Lezaman jokatuko den partidarako Amorebietak bidalitako 400 sarrerak, 15 eurotan.
15 euroko prezioa Amorebietarekin hitzartu da eta Zornotzako zaleei Ipuruan eskainiko zaien itzulerako partida bera izango da.
Sarreren salmenta Orsaixanen egongo da eskuragarri bihar, asteazkena, eta ostegunean, ohiko ordutegian.
Ohikoa denez, sarrerak erosteko, beharrezkoa izango da partidua ikustera joaten den pertsona bakoitzaren izen-abizenak, NANa eta harremanetarako datuak aurkeztea.
Premier Class, Klubaren Agentzia Ofizialak, Eibartik 12:00etan irtengo den eta partida amaitzean itzuliko den autobus bidaia antolatu du. Txartel bakoitzaren prezioa 15 eurokoa da.
Autobus txartela eskuratzeko, interesa dutenek Premier Bidaien bulegora joan beharko dute (Fermin Calbeton kalea, 5) asteazkenean edo ostegunean 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.