Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Malena Mieresek kontratua berritu du 2022ra arte

Galiziarra beste bi denboraldiz izango da emakumezkoen lehen taldearen atezaina

Malena Mieres (As Pontes, 2000) klubarekin zuen hitzarmena luzatu du. Atezain gazteak bi denboraldi gehiagorako sinatu du eta armagina izango da 2022ra arte.

Malena joan den udaran iritsi zen RC Deportivotik. 20 urterekin pieza garrantzitsua bilakatu da denboraldi honetan. Guztira 19 neurketa jokatu ditu eta 10 gol soilik jaso ditu.

Atepean egindako lana dela medio, talde armaginak Iberdrola Ligara igoera lortu du berriki. “Denboraldi bikaina izan da, hasieran helburu ez genuen lortu dugu. Lan handia egin dugu eta salto itzela eman dugu”, adierazi du Malenak.

Arlo pertsonalean, Eibarrera etorrera pausu positibotzat jo du atezainak. “Oso ongi hartu ninduten lehen egunetik. Sentsazio onak errekuperatu ditut, baita behar nuen konfiantza puntua ere. 2022ra arte sinatzea erabaki garrantzitsua izan da. Klubak niregan jarri zuen konfiantza itzuli nahi dut”.

Datorren denboraldian taldeak erronka potoloa izango duen esku artean. Malenak argi du: “helburua permanentzia da. Eta hori lortzeko ezinbestekoa izango dira aldagelako batasuna eta lana”.