Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Malen Uranga, jugadora del primer equipo

La donostiarra ya formó parte de la dinámica del primer equipo femenino la pasada temporada y participó en 4 partidos

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarren emakumezkoen bigarren taldeko aurrelaria den Malen Uranga, Eibarrera iritsi zena aurreko denboraldirako Athletic Clubeko filialetik eratorria, lehen taldeko jokalaria izango da denboraldi honetan.

Donostiarrak 7 gol sartu zituen bigarren taldearekin jokatu zituen 16 partidatan (haietako batean hat trick ikaragarri batekin), eta lehen taldearekin zenbait aldiz deitua izan zen, lau partidatan parte hartuz.

Lehen taldearekin jokatutako azken partidetako batean, Valencia CFren aurka hain zuzen eta emaitzaz aparte, jarraitzaileek aurrelaria MVP izendatu zuten. Malen Urangak arriskua sortzen jarraituko du Eibarren ofentsiban, oraingoan lehen taldearekin.

Zorte on etapa berri honetan, Malen!