Skip to main content
EU
Fundazioa

Mailari matematikoki eutsi diote neskek Leioan 0-4 irabazi ostean

Armaginak Bigarren Mailan egongo dira hurrengo urtean ere

SD Eibarren emakumezkoen taldeak Bigarren Mailako salbazio matematikoa lortu du azken-aurreneko jardunaldian Leioa Emakumeei 0-4 irabazi eta bere atzetik zeuden bi taldeek huts egin eta gero.

Hasiera zoroa izan zuen partiduak eta bi taldeetako batek ere ezin zuen kontrola hartu. Armaginak zelaiaren gainean poliki-poliki nagusitzen joan ziren eta aukerak sortzen hasi ziren, lehena Haizea Lombaren eta Arrate etxeko atezainaren arteko buruz buruko jokaldi batean.

 Armaginek arerioen areara arriskua sortuz iristeari ekin zioten, eta 25. minutuan jokaldi erabakigarria iritsi zen. Sakoneko pase baten ondotik, Ainhoa Alonso baselina bat egiten saiatu zen, eta etxekoen atezainak baloia eskuekin hartu zuen areaz kanpo. Epaileak falta adierazi zuen eta Leioako atezaina kanporatu zuen. Melanik hartu zuen falta botatzeko ardura, eta gola egin zuen eskuairatik gertu sartu zen jaurtiketarekin.

Atsedenaldia baino lehen aukera argiren bat izan zuten armaginek, Ainhoa Alonsok egin zuen azken pase bat, adibidez, baina Irati Lazkano oso justu iritsi zen; edo Ainhoa Alonsok kontrolatu zuen sakoneko pase bat. Atezaina driblatzen saiatu zen, baina horrek hankekin gelditu zuen baloia.

Bigarren zatian, baina, etorriko zen armaginen oldarraldia. Etxekoek arriskuak hartu zituzten, bizirik jarraitzeko hiru puntuak behar zituztelako, eta hori ederki baliatu zuten armaginek. Bigarren zatia hasi eta 3 minutura, Ainhoa Alonsok urrutitik jaurti, atezaina gainditu eta 0-2koa lortu zuen. Hala ere, armaginak ez ziren erlaxatu eta Naiara Letek baloia langara bidali zuen urruneko jaurtiketa batez. Amaierarako 30 minutu falta zirenean, Ainhoa Alonsok atezainaren aldaratze bat harrapatu zuen eta 0-3koa jarri zuen markagailuan.

Hamar minutu geratzen zirenean, Ainhoa Alonsok baloia erdiratu zuen alboko falta baten ondoren, eta zelairatu berria zen Ane Egañak behin betiko 0-4koa lortu zuen burukada batez.

Partidua irabazi eta gero, armaginek jaitsiera-postuen mugan zeuden bi taldeetako batek ez irabaztea behar zuten salbazio matematikoa lortzeko, eta horixe bera gertatu zen. Bi arerioetako batek ere ez zuen garaipena lortu eta, hortaz, salbazio matematikoa lortua dute neskek dagoeneko.

Hamaikakoak:

Leioako Emakumeak: Arrate, Garazi, Ziortza, Nerea, Diana, Ane, Paula, Maialen, Landa, Tru eta Maria. Aldaketak: Uxue, Nekane, Iratxe

SD Eibar: Iratxe, Naiara, Olatz, Alaitz, Irune, Ainhoa Larruskain, Maitane, Melani, Ainhoa Alonso, Irati Lazkano eta Haizea Lomba. Aldaketak: Yaiza, Ane Egaña, Ariane eta Ainara Juaristi.

Golak: 0-1: Melani (25. min). 0-2: Ainhoa Alonso (48. min). 0-3: Ainhoa Alonso (60. min). 0-4: Ane Egaña (80. min).