
Maila mantentzetik puntu bat gertuago
87. minutuan Borja Bastónek sarturiko gol bati esker, SD Eibarrek berdinketa lortu du Getafen, Coliseum Alfonso Pérez estadioan
Lehen zatia ez da ongi hasi armaginentzat, 7. minutuan Velázquezen burukadak Getaferen lehen gola ekarri baitu, Sarabiaren erdiraketa bati esker. Bazirudien taldea ez zela zelaira beharrezko grinarekin irten. Handik gutxira, errebantxa gertu izan dute armaginek, 11. minutuan Borja Bastónek Guaitarekin izandako buruz-burukoaren ondoren baloia gutxigatik kanpora joan denean.
Partida berdintzeko egindako ahaleginak bigarren zatian ere errepikatu dira zelaian, 53. minutuan Kekok arean aurkituriko baloiak Getafetarren atezainaren eskuetan amaitu du. Geroxeago, 68.ean, Takashiren bakarkako jokaldia jaurtiketa batekin amaitu du japoniarrak, baloiak zutoina jo du, etxekoak ustekabean harrapatuz. Armaginen erasoei erantzuna ematen ere saiatu dira Getafetarrak, baina Riesgok bikain deuseztatu ditu jokaldi hauek denak, 79.ean Alvaro Vázquezek egindako jaurtiketa esaterako. Hainbat saiakeraren ostean, eta taldelan gogotsu baten ondorio, 87. minutuan heldu da Eibartarren gola, Borja Bastónen eskutik.
Gol honi esker, Eibarrek 38 puntu ditu gaur, amesturiko helburura, maila mantentzera, gerturatzen duen zifra.