Skip to main content
EU
Kluba

Luis Jimenez Gran Canarian oporretan da UD Las Palmasek gonbidatua

Zale armagina Ipuruan omendua izan zen apirilean

Luis Jimenez SD Eibarreko zalea eta Ipuruako harmailetako kide fidela Gran Canarian oporretan dago egun hauetan UD Las Palmasek gonbidatua.

Joan den apirilaren 6an, SD Eibar-UD Las Palmas neurketa jokatu zenean, 60 urte bete eta egun gutxira, Luis Jimenezek egun berezia bizi izan zuen Ipuruan jokalarien irteera ikustera aldageletako tunelera jaitsi ahal izan zelako eta atsedenaldian Klubaren omenaldia jaso zuelako, Amaia Gorostizaren eskutik Klubaren urrezko intsignia jasoz.

Jose Nicolas Ortega UD Las Palmaseko presidenteordeak ere Luis omendu nahi izan zuen eta Gran Canariara bi pertsonarentzako bidaia oparitu zion.

Luisen historia ez da edozein zalerena bezalakoa. Eibarko fabrika bateko langilea, inoiz ez du galdu Eibarren partidurik, Bigarren B mailan, Bigarren A mailan edo Lehen Mailan egon. Gutxik esan dezakete Ipuruan ohorezko sakea egin dutela, berak gaztetan egin zuen moduan. Tribuna Nagusian dauka eserlekua eta parti oro atsedenaldian jaten duen bokadiloarekin esertzen da bertan.

Baina zaletu honen historia berezia da. Luisek garun-paralisia dauka modu tetraplegikoko arazeriarekin, bere mugimenduak mugatzen dituena eta motordun eserlekuan mugitu arazten diona.

Gainditze eta kolore armaginekiko dedikazio historia hau ezin zenez ezkutuan geratu, SD Eibar Fundazioak eta ASPACE zentroko monitoreek SD Eibar – UD Las Palmas neurketan eskaini zioten ezustekoa antolatu zioten.

Eskerrik asko UD Las Palmas!