Skip to main content
Lehen Taldea

Luca Zidane: "Eibarren interesaren berri izan nuenean, ez nuen zalantzarik izan"

Luca Zidane jokalari armaginaren presentazio ofiziala

There are no reactions yet. Be the first!

Luca Zidane Eibar futbol taldearen hamargarren fitxaketa aurkeztu da gaur Ipuruako prentsa aretoan. Jon Ander Ulazia Kontseilari Delegatua eta César Palacios Kirol Zuzendaria alboan zituela, Luca ilusioz beterik agertu da.

AUKERA
"Kirol arloari garrantzia emanez, hemen sinatzeko aukera sortu zenean aukera gehiago izan arren, nire agenteari jakinarazi nion hau zela aukerarik onena. Nire agenteak deia jaso zuenean, berehala esan nion etorri nahi nuen klub bat zela eta hemen egoteko ahal nuen guztia egingo nuela".


KONPETENTZIA
"Ona da konpetentzia izatea, niretzat hobetzeko eta taldearentzat, zenbat eta atezain gehiago mailarekin hobe. Kirolean asko erakartzen ninduen zerbait zen. Nire taldekideekin lehiatzera, eta norberak taldeari ahal diona ematera nator".


EIBAR FUTBOL TALDEA
"Nik banekien Eibar klub historikoa eta apala zela, eta hona etortzen den jokalari bakoitzak lan handia egin behar du, zaleek eskatzen duten gutxienekoa delako. Klub apala eta anbizio handikoa da, eta taldearekin entrenatzeko gogoz nago".