Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Luca Zidane, Eibarren hamargarren fitxaketa

Atezain frantziarrak hurrengo bi denboraldietarako sinatu du

Luca Zidane (Marseilla, 1998) SD Eibarren hamargarren fitxaketa da. Atezain frantziarrak bi denboraldirako sinatu du, 2024ko ekainaren 30era arte, eta 25 zenbakia eramango du.

Real Madrilen harrobian hezia, lehen taldearekin debuta egitera ere iritsi zen. Real Racing Cluben eta Rayo Vallecanon ere aritu da, eta Frantziako selekzioaren beheko mailetan jokatu du.