Skip to main content

Emakumezkoaren bi filialek asteburu honetan ekingo diote txapelketari

B taldeak Hirugarren RFEF mailan jokatuko du eta C taldeak Euskal Ligan

There are no reactions yet. Be the first!

Emakumezkoen taldeko bi talde filialek asteburu honetan hasiko dituzte lehiaketa ofizialak Hirugarren RFEF eta Euskal Ligan.

3. RFEF EMAKUMEZKOAK

Ander Ojangurenek, Ander Elorriagarekin batera, Eibarreko B taldea zuzenduko du. Bigarren denboraldia du emakumezkoen RFEFko 3. mailan, eta lehiaketa zorrotza izango da, igandean, 11:00etan, Alegian, Tolosara egingo duen bisitarekin hasiko dena.



TEKNIKARIEN KIDEGOA
• ANDER OJANGUREN (entrenatzailea)
• ANDER ELORRIAGA (2. entrenatzailea)
• JOSU TRUEBA (prestatzaile fisikoa)
• JAVIER ERQUICIA (atezainen entrenatzailea)
• BEATRIZ CALVO (fisioterapeuta)
• CRISTINA ARRATIBEL (ordezkaria)


EMAKUMEZKOEN EUSKAL LIGA

Emakumezkoen futbolaren egiturako C taldeak lau asteko prestaketaren ondoren ekingo dio txapelketari.
Sara Lombarderok David Alvarezekin batera zuzenduko du emakumezkoen Euskal Ligako bigarren denboraldia. Lehenengo jardunaldian, armaginek Ugao CD igo berriaren zelaia bisitatuko dute larunbatean, 17:45ean, Arandian.


TEKNIKARIEN KIDEGOA
• SARA LOMBARDERO (entrenatzailea)
• DAVID ALVAREZ (2. entrenatzailea)
• OIHAN ESNAL (prestatzaile fisikoa)
• JAVIER ERQUICIA (atezainen entrenatzailea)
• BEATRIZ CALVO (fisioterapeuta)